ANTSIETATEA
- maddi genaga
- 9 feb 2021
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 16 feb 2021
Andoni gaur gure klinikara etorri da aho errebisio bat egitera. Baina dentistari beldurra dionez oso urduri dago, eta ahoa irekitzea eskatu diogunean itotzen hasi da, takikardia batean dago, izerditan, dardarka...

Zer gertatzen zaio?
Sintoma horiek ikusita antsietate krisi batean sartu dela antzemango dugu. Hau egiazta daiteke 2014an Gaceta Dentalen Dra. Helga Mediavilla Ibáñezek argitaratutako “Protocolo de actuación ante el paciente ansioso” artikuluan.
“Gehienetan, ondoeza iragankorra izan zen, eta ez oso bizia. Pertsona batzuentzat, ordea, sintomak luzeagoak eta oso desatseginagoak izango ziren. Bihotzekoak jota zeudelako edo arrazoia galtzen ari zirelako sentsazioa ere eragin zuen”
Zer egingo dugu?
Nazaret Garcíak eta Ana Isabel Sanzek Instituto de Rehabilitación Funcional orrialdean argitaratutako “Primeros auxilios ante un ataque de pánico” artikuluaren arabera egin beharrekoa:
Azaldu antsietate atake bat izaten ari dela eta laister pasako zaiola.
Lasai egoten saiatu eta lasaitasuna transmititu, seguru senti dadin. Ahotsaren bolumena, erritma eta tonua erregulatu.
Entzun moztu gabe, argudiorik eman gabe, eta pazientzia galdu gabe.
Komodoago egon dadin besaulkia altxa
Gertu egon, baina ez gertuegi.
Lasai eta ahots leun batekin azal iezaiozu nola arnastu behar duen, et horretarako eman iezaiozu paperezko poltsa bat, hiperbentilatu ez dadin.
2014an Gaceta Dentalen Dra. Helga Mediavilla Ibáñezek argitaratutako “Protocolo de actuación ante el paciente ansioso” artikuluak ondorengo pausuak ere gehitzen dizkio aurreko jokabideari:
- Pazienteak arreta galtzea lortu: hitzak eta zeinuak erabiliz, irribar eginez edo txiste bat kontatuz. Barreak ongizatea lortzen laguntzen duelako.
2018an Healthlinen Ana Gotterek argitaratutako “11 maneras de detener un ataque de pánico” artikuluan jokabidea antzeko den arren pausu hau gehitzen du:
- Pazienteari begiak ixteko eskatuko diogu
Hemen duzue guk eginiko antzezlana:
Bibliografia:
“Protocolo de actuación ante el paciente ansioso”, Gaceta Dentalen Dra. Helga Mediavilla Ibáñezek argitaratutako artikulua (2014)
“Primeros auxilios ante un ataque de pánico”, Nazaret Garcíak eta Ana Isabel Sanzek Instituto de Rehabilitación Funcional orrialdean argitaratutako artikulua (argitalpen ezezaguna)
“Ansiedad dental: Evaluación y tratamiento”, Scielon Ríos Erazo M., Herrera Ronda A. eta Rojas Alcayaga G.-k argitaratutako artikulua (2014)
“11 maneras de detener un ataque de pánico”, Healthlinen Ana Gotterek argitaratutako artikulua (2018)
Commentaires