GORPUTZ ARROTZAK
- kaj770
- 15 feb 2021
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 16 feb 2021
Jon hortz klinikako higienista modeloa rekortatzen ari da. Rekortadora erabiltzeko arauak erabat ahaztu ditu eta betaurrekorik gabe ari dela lanean, eskaiola zati bat sartu egin zaio begian.

Nola kokatu beharko dugu egoera honen aurrean?
Lehen laguntza liburua (2016-2017) gorputz arrotza begietan sartzearen jokabideari buruz honela dio:
Lehenik, kaltetua ondo argiztatutako lekuan jarriko dugu, eta ondoren begien haztapen orokorra egin beharko da.
Gorputz arrotza aurreko aldean dagoen begiratu. Horretarako kaltetuari esango diogu gorantz, beherantz, eskuinera eta ezkerrera begiratzeko.
Gorputz arrotza begiaren beheko betazalean aurkitzen bada, kaltetuari gorantz begiratzeko eta betazalaren trakzioa egin beharko da beheranzko aldera.
Gorputz arrotza begiaren goiko betazalean aurkitzen bada, betazala biratu egin beharko da. Horretarako, kotoizko bastoitxoa erabili daiteke. Honakoa burutzeko, hainbat jarraibide jarraitu behar dira:
Gai hori goiko betazalarekiko paraleloan jarri behar da, eta haren kontra presio txikia egin beharko da.
Beste eskuko lehen eta bigarren hatzez, betileei eutsi eta betazalak gorantz okertu behar dira, hain zuzen ere, bastoitxo horren gainean.
Betileei eusterakoan mugimendu erdi zirkularra egin behar da, aurrera, gora eta atzera.
Betazala biratu ondoren eta biratuta dagoen bitartean, kaltetuari behera begiratzeko agindu behar zaio, begiaren goiko azalera hobeto ikus ahal izateko.
Betazala posizio normalera bueltatzeko nahikoa da betileetatik helduta aurrealdera poliki tiratzea.
5- Gorputz arrotza aurkitu ondoren xiringa batez lagunduta begia urez garbitu ea ateratzen den.
6-Xiringaz ezin bada, gaza edo bastoitxo heze batez arrastatuz kanporatzen saiatu beharko dugu.
Halaber, egin behar ez diren indikazioak aipatzen dira:
Begiak ez dira inoiz igurtzi behar. Kaltea areagotu daiteke.
Gorputz arrotza iltzatuta (berunezko partikula txikien kasuan) edo oso itsatsita badago, inoiz ezda arrastatuz ateratzen saiatu behar. Halakoetan, 2 begiak gazaz estali behar dira, ospitalerako bidean begi-mugimendurik egon ez dadin. Begi mugimenduak kaltea areagotu dezake.
BOTIKINA: Begia estaltzeko gasak eta begian emateko ur fisiologikoa. (xiringa)
Kasuaren antzezpena :
Como actuar ante un cuerpo extraño lehen laguntzako protokoloa jarraituz bideoa daukagu.
Comments