top of page

ANAFILAXIA

  • Foto del escritor: maddi genaga
    maddi genaga
  • 9 feb 2021
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 16 feb 2021

Naiari 3.7a kendu behar diogunez anestesia jarri diogu, higienista berria dugu klinikan, eta ez du historia klinikoa begiratu anestesia preparatzerakoan. Lidokaina jarri diogu, segituan konturatu gara masailak gorritzen hasi zaizkiola, arnastean txistu moduko bat entzuten da eta zailtasun handiz arnasten du… Historia klinikoa begiratzean ikusi dugu lidokainari alergikoa dela.


ree
ree












Zer egingo dugu? Zer eduki behar dugu klinikan?


Anafilaxia erreakzio larria eta bat-batekoa da, eta minutu gutxiren buruan gertatzen da, eta berehalako laguntza medikoa behar du. Tratamendurik gabe, anafilaxiak oso azkar okerrera egin dezake eta heriotza 15 minutura eraman.
ree

Mayo Clinic-ek argitaratutako “Primeros auxilios, Anafilaxia” artikuluaren arabera egin behar duguna:

  1. Deitu berehala 112 zenbakira

  2. Adrenalina hartu botikinetik.

  3. Intramuskularra injekta izeaziozu iztarrean.

  4. Eskatu ahoz gora etzateko eta geldirik egoteko.

  5. Lasaitu arropa eta estali pertsona manta batekin. Ez eman ezer edateko.

  6. Ahotik oka edo odola botatzen badu, jarri pertsona ASJ posizioan.

  7. Arnasa hartzen edo jotzen ari den eta mugitzen ez den zantzurik ez badago, bihotz-biriketako bizkortzea egiten hasiko da. Egin presio jarraituak bularrean (100 bat minutuko) sorosleak iritsi arte.



“Reacciones alérgicas”, MedlinePlusen Stuart I. Henochowiczek argitaratutako artikuluak hainbat pausu gehitzen dizkio:

- Pertsona lasaitzen saiatu

- Sock-ean ez sartzeko lurrean etzanda mantendu, hankak altxa 30cm eta manta batekin tapatu.


* Gogoratu!

Arnasteko arazoak izanez gero ez eman ahotik ezer, eta ez jarri kuxin bat buru azpian. Arnas bideak itxi zaitezke.




BOTIKINA:

Adrenalina edo epinefrina, intramuskularra, eduki beharko da kasu hauetarako botikinean.


Hemen duzue kasu honen antzerkitxo bat, lagungarri izatea espero dugu:




Puebla herriko telebista saio bateko bideoa daukagu, bideoa egiten duena Ma. Rocío Hernandez Morales medikuak azaltzen du jarraitu beharreko prozedura. Kasu horretan elikagaien ondorioz eduki du erreakzio alergikoa, baina jarraitu beharreko prozesua berdina da.


Eta zehazki hortz klinika batean gertatutako kasu bat antzezten dute ondorengo bideoan:



Bibliografia:


2018an Mayo Clinic-ek argitaratutako “Primeros auxilios, Anafilaxia” artikulua.


2020ean MedlinePlusen Stuart I. Henochowiczek argitaratutako “Reacciones alérgicas” artikulua.


Ma. Rocío Hernandez Morales medikuak eginiko "QUÉ HACER EN UNA REACCIÓN ALÉRGICA GRAVE?" bideoa:




Entradas recientes

Ver todo

コメント


bottom of page