top of page

LUXAZIOA

  • Foto del escritor: maddi genaga
    maddi genaga
  • 9 feb 2021
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 16 feb 2021

Martin amari garbiketa egiten ari zaio eta tratamendua bukatzear dagoenean, amak ahoa ezin duela itxi konturatu da. Amak ligamenduak oso laxo dituenez, baraila bere tokitik atera zaio.


ree



Kondiloa bere lekuan jartzeko, Nelaton maniobra egin behar da.

G Gómez de Terreros Caro , and cols, 2020ko Luxación temporomandibular. Maniobra de Nelaton: exposición de un caso y revisión de la literatura artikuluan, scielo web orrian publikatutakoak horrela dio:

ATMaren luxazioa normalean ezagutzen ez den nahastea da, eta erronka bat da pertsonal sanitarioarentzat. Etiologia aldakorra da. Normalean, ahoa irekitzearekin lotutako dago, hala nola aharrausia, barrea, kantua, besteak beste. Klinikoki, pazienteak aho irekia du aharrausi moduan, antsietate- eta min-egoeran.

Giltzadura tenporo-mandibularra (ATM) alde biko artikulazio sinobiala da, barailako kondiloaren eta hezur tenporaleko hobi glenoidearen artean kokatua. ATMren luxazioa honela definitzen da: baraila-kondiloen artikulazio-azaleren erabateko bereizketa. Luxazio mota hori duten pazienteak ez dira gai beren kabuz murrizteko, eta ezaugarri horrek bereizten ditu subluxazioetatik.

Diagnostikoa klinikaren eta miaketa fisikoaren bidez egin daiteke. Sintomak behar bezain adierazgarriak direnean, ez da irudi-probarik egin behar. Zalantzak baldin badaude estudio erradiografikoa egitea komeni da.

Nelatonen maniobra: baraila-kondiloa ATMren barrunbe glenoideoan kokatzea. Horretarako, beharrezkoa da pazientea eserita egotea, eta profesionala haren aurrean jartzea, erpuruak pazientearen beheko molarretan jarriz, beherantz bultzatuz, kokotsa goraka joaten den bitartean. Horri esker, kondiloak “jauzi” egiten du aurreko artikulazio-indarrera, eta artikulazioaren presio negatiboak kondiloa atzerantz eramango du.

Betiere, pazienteari prozesua egin baino lehen maniobra azalduko zaio.


Kasuaren harira guk eginiko antzezlana:




Dr. Guillermo Velazquez Gracia, Maniobra para luxación mandibular técnica de Nelaton bideoan ondo erakusten du nolaton maniobra nola egin behar den.




Hemen bideo bisualago bat:

BIBLIOGRAFIA


G Gómez de Terreros Caro , L Martínez Jimeno , I Gómez Gutiérrez eta A Ramos Herrera, 2020, Luxación temporomandibular. Maniobra de Nelaton: exposición de un caso y revisión de la literatura artikuluan, scielo web orria.


Dr. Guillermo Velazquez Gracia, Maniobra para luxación mandibular técnica de Nelaton https://www.youtube.com/watch?v=eQwsJtK6rXY


Dr. Holmes Ortegak 2019an argitratutako “CIRUGÍA ORAL - MANIOBRA NELATON” bideoa



 
 
 

Entradas recientes

Ver todo

Commentaires


bottom of page