ERREDURAK
- maddi genaga
- 9 feb 2021
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 15 feb 2021
Eider, praktiketan dagoen higienista, erabilitako materiala esterilizatzen dago. Hitz egiten zegoen bitartean ez da konturatu eta autoklabea husten zegoen bitartean bandeja batekin erre da, garrasika hasi da eta besoan erredura gorri-gorri bat zeukan. Zer egingo dugu?

“ Etxean tratatu daitekeen erredura bakarra lehen mailakoa da, beste guztietan osasun zentrola joan behar da.”
Lehenengo lasaitzen saiatuko gara eta arropa azalera itsatsita ez badago kontu handiz kenduko dugu erredura agerian utziz. Kasu honetan ikusi dugu lehen mailako erredura bat zela, eta R. Jimenez Serrano erizainak esaten duen bezela “etxean tratatu daitekeen erredura bakarra lehen mailakoa da, beste guztietan osasun zentrola joan behar da”.
Mina lasaitzeko erredura ur txorrota baten azpian jarriko dugu 10-15 minutuz edo zapi heze batekin erredura freskatzen joango gara. Ez dugu inoiz izotzarik jarriko erredura handitu dezakelako, eta babak egon ez gero ez ditugu lehertuko.
Zikratizazion laguntzeko erreduraren gainean aloe vera edo baselina aplikatu dezakegu, ez da konmenigarria beste krema mota, antibioitiko, olio… jartzea.
Erredura babesteko gasa esterilekin egindako bendaje batekin estaliko dugu, eta hau egunean behin aldatuko dugu. Erreduraren hidratazioan laguntzeko F. Garcia Fernandez bere artikuluan aholkatzen du “hidrokoloideko apositoak” erabiltzea. Erredurari itsatsita gelditu daitekeen zerbait ebitatuko dugu.
Pazienteari mina lasaitzen ez bazaio gomendatuko dizkiogu analgesikoak, adibidez, parazetamola.
Comments