BUXADURA
- maddi genaga
- 9 feb 2021
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 16 feb 2021
Ainhoa eta Mirenen kasua buxadura da. Hasiera batean, Miren obturazio bat egitera doa klinikara eta Ainhoak isolamendu osoa jarri dio. Bat batean, portaclampsetik grapa Mirenen eztarrira erori da eta eztulka hasi da.

“ Eztulka indartsu egitera animatu behar da kaltetua. Eztula egitean biriketatik datorren aireak gorputz arrotza kanporantz irtenaraziko du”
Ainhoak, aho eta hortzen higieneko departamentuko LELA ikasgaieko apunteek iradokitzen dutena, “Eztulka indartsu egitera animatu behar da kaltetua. Eztula egitean biriketatik datorren aireak gorputz arrotza kanporantz irtenaraziko du”[41. orria]. Arazo bat gertatu da, gorputz arrotza ez da kanporatu eta orain Mirenek ezin du ez hitz egin ezta eztula egin ere. Buxadura partzialetik, erabateko buxadurara pasa da.
Quirón klinikako Mercedes Garcíaw eta Alejandro Flaquer medikuek Youtubeko Quironprevención kontuan 2017an “como realizar una maniobra Heimlich” izenarekin igotako bideoan azaltzen duten moduan:
Bost kolpe interreskapular eman behar dizkiogu bizkarrean, horretarako bere ondoan eta pixka bat atzean jarri behar gara bere gorputza aurreruntz jarriz eskua bere bularrean jartzen dugun bitartean. Kolpeak bi omoplatoen artean izango dira, eskuko orpoarekin eta firmeak izan behar dute. Arazoa ez bada konpontzen, konpresio abdominalekin hasi beharko gara. Heimlich maniobra egin behar dugula erabaki dugunean, bere atzean jarri eta inguratu iezaiozu gerria bi eskuekin, ondoren esku bat itxi eta erpuruaren hatz-koskorra jarri apendize eta zilborraren artean. Gero, beste eskuarekin ukabila hartu eta presioa egin atzerantz eta gorantz. Azkenik, arazoa konpondu dela egiaztatu eta bestela, beste bost kolpe interreskapular eginez aterako zaio grapa eztarritik.
Lagungarri izan dakizuen esperoan guk eginiko roll-playinga
Comments