ZIZTADA
- maddi genaga
- 9 feb 2021
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 16 feb 2021
Ainara hortz klinika bateko higienista da. Ostirala da eta bere mutilarekin geratu da afaltzeko. Materiala jasotzen ari da azken pazientea tratatu eta gero. Presaka dabil eta anestesiako horratza xiringatik kentzean, behatz batean pintxatu egin da. Zer egingo du hemendik aurrera?Nola jokatu behar du?

“ Garbitu zauria ur korrontearekin eta xaboiarekin igurtzi gabe, eta odolari utzi 2-3 minutuz libreki jariatzen ur korrontearen azpian.”
Agustín Aguirre and cols, idatzitako ·Profilaxis tras accidentes ocupacionales con material biológico" artikuluan, osakidetzan agiaratua, 2002an honela dio:
Zauriaren tratamendu egokia
Garbitu zauria ur korrontearekin eta xaboiarekin igurtzi gabe, eta odolari utzi 2-3 minutuz libreki jariatzen ur korrontearen azpian. Ez dago ebidentzia zientifikorik zaurian antiseptikoak erabiltzeak edo odolustea eragiteak gaixotasunak transmititzeko arriskua murrizten duenik. Ez da gomendatzen lixiba erabiltzea.
Estali zauria apositu iragazgaitz batekin.
Odolez edo jariakinez zipriztinduz gero, garbitu urarekin eta xaboiarekin.
Odolez eta jariakinez mukosetara zipriztintzea: berehala ur ugariz garbitu.
Antierretrobiralekin profilaxia hasi?
Fluido biologikoen eraginpean egoteagatik istripua izan duen langilearen antirretrobiralen profilaxiari dagokionez, frogatu da infekzio-arriskua %81 murrizten dela AZTIrekin tratamendua hasi zutenen artean. Izan ere, prozesu hauek albo-ondorioak ditzte eta kaltetutako pertsona erabaki behar du profilaxia hartu nahi duen edo ez.
Informazioa jaso eta profilaxia antirretrobiralekin jarraitzea erabakitzen duenean, "Istripu biologikoaren ondoren antirretrobiralekin profilaxia egiteko baimen informatua" sinatu beharko du.
Esposizio ondoko profilaxiaren hasieran eragina izan dezaketen egoera partikularren berri eman beharko du, hala nola haurdunaldia, edoskitzea, tratamendu medikoak, gibeleko edo giltzurruneko gaixotasunak, etab.
Tratamendua ahalik eta lasterren hasi behar da, ahal dela, esposizioaren ondorengo bi orduetan.
Iturriko pazientearen GIBaren infekzio-egoera ezagutzen ez badugu, eta dagozkion probak egiten diren bitartean, arrisku-faktoreren bat badago, egokia dirudi lehenengo botika-dosia hartzea.
Istripua 24-48 ordu baino gehiagoan gertatu bada, ez dago gizakiei buruzko daturik profilaxia noiz ez den eraginkorra frogatzeko. Beraz, tratamendu antirretrobirala istripuaren ondoriozko infekzio-arriskuak eta albo-ondorioak baloratuz hartu behar da.
Oinarrizko erregimena AZTI + 3TC + Proteasaren inhibitzailea izango da, lau astez. Erabili beharreko erregimenari buruzko zalantzak egon arren, badirudi oraindik ere gomendagarria dela oinarrizko erregimenaren lehen dosia hartzea eta gero behin betiko erabakia hartzea.
Haurdunaldiak arazo bereziak sortzen ditu. GIBaren eraginpean dagoen haurdun dagoen osasun-langile orok infekzio-arriskuaren berri izan behar du, eta, kutsatuz gero, fetura kutsatzeko arriskuaren eta botikak hartzeko arriskuaren berri (proteasaren inhibitzaile gisa, Nelfinavir edo Ritonavir erabiliko da). Gaur egun CDak. argi eta garbi adierazten dute haurdunaldiak ez duela kontraindikatzen esposizio ondoko profilaxia erabiltzea.
Kasuaren gure roll-playinga:
Eta hemen Hospital FrickeTV kanalean 2016an argitaratutako ¿Qué hacer frente a un accidente cortopunzante ACP? bideoa:
Bibliografia:
A. Loscos López, E. Colomer Rubio, M. F. Marco Úbeda, M. Bel Reverter, Actitud a seguir en el caso de accidente biológico* artikulua, 2002, scielo web orrian.
Coordinador/a del Sº de PRL, PROTOCOLO DE ACTUACIÓN EN ACCIDENTES LABORALES CON MATERIAL BIOLÓGICO, 2009, Osakidetza.
Agustín Aguirre. Julio Arrizabalaga. Pablo Busca. José Calparsoro. Gustavo Cilla. Pedro Orbegozo, idatzitako PROFILAXIS TRAS ACCIDENTES OCUPACIONALES CON MATERIAL BIOLÓGICO artikuluan, osakidetzan agiaratua, 2002:
Hospital FrickeTV kanalean 2016an argitaratutako ¿Qué hacer frente a un accidente cortopunzante ACP? bideoa:
コメント