ERREGAIEN INTOXIKAZIOA
- maddi genaga
- 9 feb 2021
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 16 feb 2021
Miren klinikara etorri da 3.8 hagina kentzera etorri da, kirurgiarekin bukatzeko enjuagatzea eskatu diogu, praktiketan zegoen neskari klorhexidina eskatu diogu edalontzian jartzea. Botez nahastu egin da eta nahi gabe Sodio hipokloritoa bota du kolutorioa beharrean, Mirenek nahi gabe pixka bat irentsi du.
Mirenen lehengo erreakzioa ahoko likidoa botatzea izan da. Gero ahoan erredura sentsazioa duela esan du. Zer egin behar dute Mirenek eta praktiketako neskak? Nola jokatu behar dute.

“Ehun bigunekin kontaktu zuzena izan bada, garbitu berehala gatz-soluzioarekin hipokloritoa diluitzeko”
Pazienteak Sodio hipokloritoa ahoan sartu du eta horrek ehun bigunen erredura ekar dezake. ML Marín Botero odontologoak “Hipoclorito de sodio como irrigante de conductos” artikuluan dio “Ehun bigunekin kontaktu zuzena izan bada, garbitu berehala gatz-soluzioarekin hipokloritoa diluitzeko”. Gainera pixka bat irentsi duenez kontu handiz tratatu beharko da egoera. Produktu kimiko horiek Irensteko garaian, Mendoza unibertsitateko Dr. A. Sergio mediku toxikologoak dioen bezela “Ingestak aho barruko, farinjeko ete erretroesternaleko min handia, disfonia, disfajia, sialorrea handia, erredurak eta edemak eragin ditzake”.
Hortaz, behin Mirenen erreakzioa dugula eta egoera den bezelakoa ikusi dugula, Easo Politeknikoko aho eta hortzen higieneko departamentuko LELA ikasgaieko apunteek iradokitzen duten pausuak eman beharko ditugu:
Lehenengo pazientea lasai mantentzen saiatuko gara, EBAS eta lehen mailako ebaluaketa egingo dugu, 112-ra deituko dugu osasun laguntza aske. Intoxikazioetan garrantzitsua da 7 datuak jakitea; Zer toxikorekin izan den, intoxikazio bidea, kantitatea, debora, sintomatologia, ekintzak eta arrazoia.
Kasu honetan, sodio hipokloritoaren botea izatea lagungarria izango da informazio hau jasotzeko. Bestalde, osasun laguntza etortzen den birtartean gomendagarria da aurretik aipatutako ikasgaieko apunteetan dagoen “Madril, Instituto Nacional de Toxicología 91 562 04 20” (122.orria 13.1 taula) zebakira deitzea, hemen hartu beharko neurriak eskatu ditzazkegu eta.
Kasuaren guk eginiko roll-playinga hemen:
Eta hemen Asociacion Colombiana de Gastroenterologia kanalean argitaratutako bideoa:
Bibliografia:
Autores: ML Marín Botero, B Gómez Gómez , AD Cano Orozco, S Cruz López , DA Castañeda Peláez, EY Castillo Castillo.
Autor: Dr. A. Sergio Saracco. Médico Toxicólogo. Prof. Toxicología Universidad de Mendoza, Centro Asesoramiento Toxicológico, Ministerio de Salud - Gobierno de Mendoza.
Easo Politeknikoko LOGISTIKAKO apunteak,(2019), 12 eta 13 orrialdeak. https://docs.google.com/document/d/1vHXQFPvclXYr3UmGEbVrYMd1OEw9mkRF3JkYB lCR_fo/edit
Eventos nacionales Asociación Colombiana de Gastroenterología
https://www.youtube.com/watch?v=lr4WVdZXRr8 (2019-03-14)
Commenti