top of page

ANPUTAZIOA

  • 9 feb 2021
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 16 feb 2021

Jokin hortz klinika bateko odontologoa da. Klinika hortako higienista paziente baten eskaiola modeloa rekortadoran soberan dauden aldeak kentzen ari dela, mugimendu arraro bat egin eta behatza moztu egin du.



ree


Nola jokatu beharko du Jokinek hemendik aurrera?

Lorenzo (2009) argitaratutako CÓMO DEBEMOS ACTUAR ANTE UNA SITUACIÓN TRAUMÁTICA liburuan, honela dio:


Lehenik, lasai egon behar dugu, jarrera horrekin konfiantza emango baitiogu istripua izan duenari, honako egoera batek traumatikoa eta estresagarria izan daitekeelako. Zauritu horiei honako ekintza hauek egin beharko dizkiegu:


  • Bizi-zeinuak monitorizatzea, batez ere tentsio arteriala eta bihotz-maiztasuna.

  • Konorte-egoera baloratzea eta zauria baloratzea. Balorazio honetan sakontasuna (osoa edo partziala), kokapena, material kutsagarririk dagoen eta abar ikusiko ditugu.

  • Konplikazio posibleen agerpena kontrolatu: hemorragia, shock hipobolemikoa, gaininfekzioak etab.

  • Odoljario motaren balorazioaren arabera, jarduketa desberdina izango da: odoljarioa kontrolatuta badago, zikinkeria zauritik kenduko dugu. Xaboiarekin eta serum fisiologikoarekin edo urarekin garbituko dugu. Ez dugu zauria igurtzi behar, baizik eta arrastaka garbitu eta ur edo serum ugarirekin garbitu. Inoiz ez ditugu kenduko sartutako objektuak, odoljarioak eragin baititzakegu. Garbitu ondoren, zauria antiseptiko batekin desinfektatuko dugu, eta gasa bidez sendatuko dugu, serum fisiologikoarekin eta bendaje konpresiboarekin.

  • Odoljarioa argia eta irekia bada, tornikete pneumatiko bat jarriko dugu zauria baloratu eta garbitu ahal izateko. Zauria garbitu ondoren, buxadura bat egingo dugu gasa esterilekin eta ur oxigenatuarekin, eta bendaje konpresibo bat egingo dugu, torniketea berehala kentzeko. Torniketearen erabilerak ahalik eta txikiena izan behar du; izan ere, erabiliz gero, lesioak eragin ditzakegu gorputzeko edo eskumuturreko zatian, hala nola ehunen nekrosia. Torniketea kendu ondoren, gorputz-adarra goratuta eduki behar dugu, ahal den neurrian odoljarioa murrizteko eta pazientea ospitalera eramateko.


ree

Gorputz anputatuarekin jarraitu beharreko prozedura hurrengo da:

  • Serum antzul batekin zikinkeria garbitu.

  • Plastiko lehorreko poltsa batean bildu. Poltsan, ura eta izotza eduki beharko du, hala ere, anputatutako gorputza izotzetik alderatuta egotea komeni da, erredura ez sortzeko eta ehunduren nekrosia ez gauzatzeko.

  • Anputatutako gorputza pazientearekin batera lekualdatu.


E. eslava Echavarren, A. Goya Arrese and S. García, SERVICIO DE TRAUMATOLOGÍA DEL HOSPITAL DE NAVARRA liburuan argitaratzen den moduan, “Protokoloa jarraitu behar da. Era berean, zauritua manta batekin estali behar da bero-galerak saihesteko”


BOTIKINA: Gasak, serum fisiologikoa, plastikoko poltsa.


Kasuaren antzezpena:




Bestalde, Youtubeko Oposición bombero online “AMPUTACIONES PRIMEROS AUXILIOS” bideoan protokolo orokorra jarraitzeko gomendio ematen du.


Bibliografia:


E. eslava Echavarren, A. Goya Arrese and S. García SERVICIO DE TRAUMATOLOGÍA DEL HOSPITAL DE NAVARRA. Berreskuratua:


2009. J. Mateu Lorenzo. CÓMO DEBEMOS ACTUAR ANTE UNA AMPUTACIÓN TRAUMÁTICA. Berreskuratua:


27/03/2018. AMPUTACIONES PRIMEROS AUXILIOS Berrekuratua: https://www.youtube.com/watch?v=ADS2ytbP9lw






 
 
 

Entradas recientes

Ver todo

Yorumlar


bottom of page